Zeppelinek,
soinuak eta musikak gizartearen kontrolerako erabiltzen diren mekanismoengan
duten eraginari buruz gogoeta egin nahi du. Ekintza baimenduen eta baimenik
gabekoen arteko mugen adierazleak ikustezinak dira, baina ez horregatik
entzunezinak. Gizartea soinu-seinalez beterik dago, eta ikusgai egon
baino askoz ere lehenago, mugak ezartzen dituzte, muga konszienteak
bihurtzen diren arte. Beste garai batzuetan, maitagarrien ipuinetako
estrukturetan ezkutaturik egon arren, gaur egun hierarkiaren irudikariek
euren garapenerako ezinbestekoak diren tresnen konplexutasunean erdi
gorderik dauden demokratizazio prozesuei egiten diete eraso: komunikabideei.
JOSÉ
MANUEL BERENGUER: ON NOTHING
2006.05.06 | 12:00 |
Erakusketa aretoa Bastero Kultur Gunea
Lau bozgorailurentzako prestatutako musika elektroakustikoa, momentuan
sortua eta 3D proiekzioekin lagundua.
CARLOS GÓMEZ: MAGDALENA MEDIO
2006.05.27 | 18:00 | Ekitaldi
aretoa Bastero Kultur Gunea
Bost bozgorailurentzako kontzertua, Kolonbian, Magdalena ibaian, egindako
landa-grabaketetan oinarritua eta zuzenean moldatutako espazializazioarekin.

MUSIKEN
BEHATOKIA
Soinu-paisaiak, 8 bozgorailuentzako bereziki konposatuak
Lanen egileak Simon Frazer University: Darren Copeland,
Peter Manning, Ben Wilson, Barry Truax, Hildegard Westerkamp, John Levack
Drever, Ray Gallon, Jon Christopher Nelson y Gabriele Proy.
KONTROLAREN
AKUSTIKAK
Zeppelin 2005eko "Kontrolaren akustikak"
deialdian, 5.1 mailan (Surround) aukeratutako lanen aurkezpena da honakoa.
Lanen
egileak: Mario Asef eta YoMango - Jordi Casadevall - Pablo
De Soto eta Manu Molina - Paul Devens - Daniel Iglesia - Felipe Otondo
- Alejandro Quinteros - Sumugan Sivanesan
ZERUA,
INGURU ORO
AURKEZPENA
" " Neure buruari galdetu izan diot hunkipen estetikoaren
goreneko moduak ez ote diren besterik gabe, sortutakoaren gaineko erabateko
ulerpenak. Egunen batean gizakiak kaltzedonien begietan, falenaren azal
leunean, alfabeto bat aurkituko du, eta orduan harriduraz jakingo dugu,
zikindutako barraskilo oro, betidanik izan zela poema."
Alejo Carpentier
...
Los pasos perdidos eleberriko pasarte eder honekin aurkeztu genuen 1999.
urtean, En red O Musika Elektronikoaren simposiumaren 7. edizioaren
katalogo moduan egindako argitalpena; jaialdia soinu-paisaiei eskainita
zegoen. 2002ko udan Zerua, inguru oro egitasmoarekin hasi nintzen lanean.
Soinu-paisaiekin interesa zuten edo hauekin lan egiten zuten adiskide
zenbait eurentzat nolabait deigarria zen zeruaren zati bat bideoz grabatzera
gonbidatu nituen, beti ere arreta soinu-paisaian jarriz.
Azken batean, zeruari begira entzunaldi une bat proposatzea zen nere
asmoa. Dokumentu bikain hauen lehen bilduma Zeppelin 2004ko edizioan
aurkeztu genuen; parte hartzera gonbidatutako adiskideek enkargua “hitzez
hitz” bete zuten.
Mila esker denei. Zeruko hutsunera jauzi egin zutenei eta zerua eraiki
edo partekatzeko adaxka bati edo bandera bati heltzeko beharra izan
zutenei. Egitasmo hau gaur egun zeru bortitzen eta basatienpean bizi
diren guztiei eskaintzen diegu.Carlos Gómez / Orquesta del caos
Lanen egileak: Alexandra Gardner + Sesh Kannan, Justin Bennet,
Jorge Laferla, Juan Carlos de la Parra, Robert Iolini, Andres Burbano,
Javier García, Xavi Hurtado y Leonel Duarte.


KONTROLAREN
AKUSTIKAK
Sonoscop-ek kontrolaren akustikekin erlazio desberdinak dituzten hainbat
soinuren bilduma aurkezten du. Materiala hainbat eta hainbat iturri
mediatikotik eskuratu, topatu, aurkitu, lur azpitik atera, kopiatu,
grabatu edo deskargatua izan da.
Aukeraketa hau eraldatu gabeko materialen lagin taxonomikoa da. Alegia,
aurkitu genuenean bezalaxe dago gaur egun. Baina bildumak, bere osotasunean
erakusterakoan, soinuek gure bizitzetan eta honen egoera desberdinetan
duten eragina eta ezartzen duten kontrolerako moduen atal zenbait erakusten
eta azpimarratzen ditu.
Soinu-material bakoitza gizartearen kontrolean erabilgarri diren beste
mekanismoekin batera dago aurkezturik, sinestezina badirudi ere, batzuetan
ez bait gara jabetzen inguruan ditugunik.
Aukeraketa itxiak edo zorrotzak ez diren mailatan banatuta dago; azken
batean, gure irizpidearen arabera sailkaturik daude, eta kontrolerako
mekanismoak agerian uzteko helburuarekin eta intuizioz eta modu atseginean
kontsultatu ahal izateko ideiarekin hartu dira sailkapen erabakiak.
Besteak beste, munduko bazter askotako FM irrati emisioak grabatu ditugu,
eta hauetako bakoitzean, lokuzioak, intonazioak, erritmoak, publizitateak
eta beste hainbat eragilek betetzen duten kontrolerako funtzioa nabarmendu
nahi dugu. Bildu ditugun ehunka audio-artxibotan publizitateko jingleak
eta esloganak, kortinillak, irrati programetako iragarki laburrak, munduko
bazter askotako berrien aurkezpenak daude eta harrigarriak dira denen
artean dauden antzekotasunak: erritmoa, egitura, emisora bakoitzak orduaren
berri emateko modua, eta abar.
Era berean, ereserkiak, abertzaletasuna edo gizarte talde baten partaide
izatea bezalako sentimenduak goraipatzeko pentsatutako abestiak, kontrolerako
soinu bezala ulertu nahi izan ditugu horren gainean gogoeta egiteko.
224 herrialdetako ereserkiak biltzen ditu gure bildumak, eta militarren
uniformeekin gertatzen den bezalaxe, gai honetan ere aurki daiteken
eredu eurozentrista agerian uzten du, ereserkien gehiengo zabal batek,
nahiz aski leku desberdinetan kokaturiko herrialdetakoak izan, XIX.
Mendeko europar eredua jarraitzen bait du.
Hauez gain, erlijioarekin eta kultura desberdinen alderdi espiritualekin
lotutako hainbat soinu bildu dugu: Katolizismoaren liturgia kantuetatik
Ekuatoreko Amazonian ayahuascarekin egiten diren Shuar zeremonietara;
Hawaiiko emankortasun kantuetatik Indiako Mantra eta Stotretara, juduen
liturgia musika (Chazzanut) ahantzi gabe.
Honako hau aurten Sonoscopeko kontsulta lekuan erakutsi dugun materialaren
zati txiki bat besterik ez da, bilduma osoak beste era askotako grabazioak
ere baititu: polizien irrati frekuentzien hotsak, aireportuetako kontrol
dorreen mezuak, gatazka garaietako transmisio zifratuak, morse kodez
bidalitako mezuak, autolaguntza eta erlaxaziorako audio-liburuak, bideojokuen
soinuak, telefono deiak, telefono mugikorren doinuak, alarmak, banda
militarren protokoloak, txilibitu bidezko itsasoko deiak eta beste hainbat
soinu.
ENTZULEA
BAHITURIK
Kolonbian bahiketen arazoaren inguruan egiten diren irrati-transmisioen
soinu-artxibo bat (biltegia) sortzeko proiektua da hau. Aipatu artxiboa
SONOSCOP*en parte izango da eta zuzenean entzun ahal da jaialdianl.
* Proiektu hau Kolonbiako Radiodifusora Nacionalen laguntzari
esker gauzatu ahal izan da.
Irratiaren estetika eta tentsioa_ Soinu artxiboek belarriak, espazioak,
ibilbideak, paisaiak, arrazoiak… ireki edo ixten dituzte. Soinuak,
ahotsak, entzumenaren prozesu aktiboaren bila airera jaurtikitako manifestazioak
dira. Irratiak, sistema tekniko eta estetiko moduan, gizarteak informazioarekin,
errealitatearekin eta sentimenduekin dituen harremanei buruzko hainbat
galdera erakusten ditu.
Komunikabideek, kasu honetan irratiak, garrantzi handiko papera betetzen
du bizi dugun mundu garaikideko gatazketan eta akordioetan. Gaur egun
ia pentsaezina da gizakiak gatazka edo akordio prozedurarik gauzatu
ahal izatea komunikabideekin kontatu gabe.
Hala eta guztiz ere, aztertu, esperimentatu eta denon artean lantzeko
proposatu dugun Kasu berezi honetan, irratiak, telefoniaren edo beste
komunikabide fisiko edo elektromagnetikoen moduan izanik ere, orain
arte izan ez duen funtzioa betetzen du. Hain zuzen, Kolonbian irrati
bidez gauzatzen ari diren ekimenez jardungo dugu, bahitutakoen senideek
bide hori aukeratu baitute mezuak lau haizetara barreiatzeko, bahituta
daudenek, dauden lekuan daudela, entzun ahal izan ditzaten.
(Andrés Burbanok Sonoscop-entzat egina, María
Vargasen eta Viviana Esguerraren laguntzarekin)
GORROTOAREN
IRRATIAK
Rwanda 1994: hainbat argi, hamaika itzal
Rwanda, Afrikako bihotzean kokatuta dagoen herrialde txikiaren izena
entzuten dugunean, denoi datorkigu gogora 1994ko apirilean, eta aste
gutxi batzuetan, milioi bat biktima inguru eragin zituen hilketa basatia.
Gatazka hau, genozidio bezala ulertu zen, beranduago frogatu ahal izan
zenez, Rwandako populazioaren %14a osatzen zuten Tutsiak desagerrarazteko
helburuarekin (edo, gutxienez, ahalik eta gehienak hiltzeko) eragin
baitzen. Aipatu behar da, gainera, hildakoen artean, beste etnia bateko
kide asko ere bazirela, herrialdean gehiengoa ziren Hutu-ak, alegia:
Bereziki sarraski planen aurka zeudenak, erasotzaile eta biktimen artean
jarri zirenak edo gobernuan zegoen alderdiari oposizioa egin zezaketenak
izan ziren desagertu zirenak..
( Enric Berenguer)
SEINALEEN
ETA MATERIAREN ARTEAN
Soinuaren joan-etorri bidaiak
Hiru
eratako laginek osatzen dute bilduma hau: irrati hedapenerako bereziki
pentsatutako artelanak, irratiko mikrouhinen espektrotik soinuaren esparru
mekanikora eramandako seinaleen ondorioz lortzen diren soinuekin egindako
artelanak, eta, azkenik, zeruko hainbat gorputzek eta fenomeno atmosferikok
espektro elektromagnetikoan sortutako eraginetan oinarritutako ikerketa
astronomikoek erakusten dituzten soinuen adibideak: lurreko eremu magnetikoek
argi-energiarekin topo egiterakoan sorten dituzten soinuak, lurrikaren
adierazle izan daitezkeen mugimendu geologikoen zarata seinaleak baita
intsektuen hegalen mugimenduek eragindako eremu elektriko txikiek eragiten
dituzten jarduera elektromagnetikoak. Soinu hauek guztiak sonifikazio
izenez ezagutzen den alor metodologiko berriaren erakusgarritzat jo
daitezke.
Irrati uhinen espektroari buruzko sarrera
Seinale elektromagnetikoen atal garrantzitsua da irrati bidezko seinaleena.
Ionosferan islatzen dira, eta munduko leku urrunen arteko komunikazioa
ahalbidetzen dute.
Soinu-artea eta espektro elektromagnetikoa
Tradizionalki irratiari estuki lotutako soinu sorkuntzak, askotan erabili
ditu seinale elektromagnetikoak iturri gisara. Beste batzuetan, zuzenean
haietaz elikatzen da soinuak sortzeko.
Dokumentu bereziak
Soinu itxura duten seinale elektromagnetikoen bilketa lanak. Horretarako,
askotan bildumen egileek bereziki sortutako tramankuluak erabiltzen
dira.
Frekuentzia baxuko eta oso baxuko seinaleak (VLF eta ELF)
Lur-gaineko ekaitz elektrikoak, baita eguzki sistemako beste planeta
batzuetakoak ere : Jupiter eta Saturno, adibidez; lurrikarak; eguzki
haizea planetaren bateko eremu magnetikoarekin moteltzen denean; eguzkiaren
jarduera; pulsarrak eta beste hainbat fenomeno, ia denak naturarenak.
Horiek guztiek soinu bihur daitezkeen seinale elektromagnetikoak eragiten
dituzte.
AKORDIOAZ
ETA GATAZKAZ
Zeppelinek
soinuaren bidez eragiten diren gizartearen kontrolerako egoerekin lotura
estua duten soinu-dokumentuei arreta eskaini nahi die. Soinua edozein
espaziotan gertatzen den ia ekitaldi ororen lekukoa da. Horien artean,
gizartearen kontrolarekin lotuak dauden gizakiaren ekintza askorekin
egin dugu topo, eta batez ere, hainbatetan ekintza hauen oinarrizko
komunikabidea den soinu berarekin. Alarmak, telefonoak, autoen klaxonak,
bulldozerren soinu adierazleak, telebista eta irrati aparailuak…
horiek denek bortizkeriaren sinonimo bihur daiteken gizarte-kontrola
eragiten dute. Hauek ez dira, ordea, bortizkeria akustikoa sortzen eta
eragiten duten soinu bakarrak. Edozein zarata ozen ere halakoa izan
daiteke, baita zubi akustikoen bidez edota zuzenean, irekita dauden
leihoetatik ateratzen den auzokoen edozein zarata edo musika ere. Hirietan
jendearen loaldiak baldintzatzen dituzten etengabeko soinuen joan-etorriak,
kanpaiek, guardien txilibituek, baita hurbil egon daitekeen kuartel
militar bateko korneta-hotsek edo danbor tarrapatek ere aipatu bortizkeria
eta gizartearen kontrola eragiten dute. Ahantzi edo baztertu ezin diren
oso muturreko kasuetan kontrola eta bortizkeria lehergailuen eta suzko
armen tiroen bidez eragin daiteke.
Zeppelin jaialdiak mundu osoko musikariak, artistak eta orokorrean soinu
sorkuntzan interesa duen edonor, soinu-pieza elektronikoak edo elektroakustikoak
sortzera animatu ditu, beti ere emaitzak bozgorailuen bidez hedatuko
direla kontutan hartuz eta gizartea kontrolatzeko orduan soinuak duen
garrantzia azpimarratuz.
Pieza hauek gutxienez jarraian zehaztuko ditugun entzuteko hiru sistema
ereduren batekin -ezaugarri eta formatuen aldetik- bateragarriak dira.
160 egileren lanak.
KRISTALEZKO
ETA ALTZAIRUZKO KANTUA
Bartzelona, 2003ko apirila, asteazken gauak. Collserolatik itsasora,
kristalez eta altzairuz osatutako abesti bat kaleetan barrena hedatu
da. Hiri osoko bazter guztiek eragin eta jasotzen dute zarata. Soinua
hormetan islatzen da, zabaltzen, eta gure zentzuek airea zeharkatzen
dute: Denon artean helburu bakarra lortzeko desira suma daiteke. Beharrezkoa,
zuzena eta atzeraezina da eta azaleko buruzagitzarik edo lidergorik
gabe lortu beharrekoa. Ez da foku bakar bat. Ez dago bestea baino garrantzitsuagoa
den talderik. Hiriko leiho bakoitza da fokua eta besteek adina balio
du. Zer entzuten den entzulearen kokapenaren arabera aldatzen da.
Demokrazia ez da inorena eta denona da; soinua bezala, hizkera bezala.
Zerbait esateko beharra daukatenena da eta halako beharrik ez dutenena
ere bai. Gerraren aurka ez dago gauza handirik esateko, esatea baldin
bada gizakiok gizartearen aurrean geure lekua aldarrikatzeko eta lagun
hurkoarengan eraginik izateko erabiltzen dugun mekanismoa. Ordea, esatea
edo mintzatzea, alegia, komunikatzea, zentzua trukatzea, eztabaidatzea,
sortzea, denon artean konponbidea topatzeko bidea bada, oraindik asko
dago egiteke, orduko hartan gertatu zena ez baitzen nahikoa izan. Hori
baino askoz gehiago behar izango zen gerra hura erabat gelditzeko.
1914.eko gerraren aurkako kanpainan ere gisako jarreren arrastoak aurki
ditzazkegu. Orduan, Russellek diskurtso bakezaleei eduki sinbolikoa
zuten ekintzak gehitzeko beharra aldarrikatu zuen. Bere jarreraren erakusgarri,
desobedientzia eta asaldura konprometitua bultzatu zituen protesta gisara.
Gandhik, berriz, borondate mugiezinaren iraunkortasunaren ezinbesteko
funtzioa erakutsi zuen. Biek, Russellek eta Gandhik arrisku pertsonalak
hartzea aukeratu zuten. Beharbada, beraien ideien bizitzak, beraien
bizitza bera baino askoz balio handiagoa zutela ulertuko zuten? Oso
gutxik jarri dute beren burua arriskuan azkeneko gerra hau ekiditeko.
Agintari askok ez dute parte hartu nahi ere izan protestetan, beraientzat
gehiegizkoa eta haundiegia den irmotasuna eskatzen duen gaia delako,
ohiko kultu pertsonalen eta errentagarritasun politikoaren zerbitzura
dauden posizio erretorikoak utzita. Eta araberakoak izan dira haien
agerpen publiko gehienak: Batzuk, grisak, eduki berririk eta irudimenik
gabekoak; beste batzuk aski oportunistak, hitz hutsalez eta garrantzirik
gabeko teknizismoz beteak. Gainera hauetatik gehiegi izan dira, espezie
bezala bereizten gaituen eta berezkoa dugun etikan –afera honetan
axola duen kontu bakarrean- errotu gabeko argudiekin egindako adierazpenak.
Edonork adierazi dezake iritzi emaile ofizialek beren ohiko komunikabideetatik
zabaldu duten mezu berbera. Eta makineria mediatikoak etengabe ustezko
jakinduria edo intelijentzia erakusteko itxura duten kontu berriak eskatzen
dituenez, ez da inolako oinarrizko eztabaidarik sortu, eta aldiz, beharbada
pertsona jakin batzuen edo talde batzuen protagonismo mailari eusteko
edo hauei sona handiagoa emateko ekimen gehiegiren testigu izan gara.
CD honek kristalez eta altzairuz sortutako abesti bat biltzen du, ezin
ederragoa, espazio eta leiho irekiekin, eltzez eta inprobisatutako edozein
perkusio-tresnaz baliaturik kaleak eta plazak bete zituzten jendeekin
egindako kantua. Suminduraz eta ezintasunez betetako abestia da. Ezinegona
ere erakusten du, gerraren hurbiltasunarengatik eta honek ezinbestean
eragiten dituen heriotzengatik. Beharbada, ageriko zama hori dela eta,
batenbatek ez du gerra bezalako basatikeria baten aurrean, gizaki errugabeen
–defentsarik gabekoen eta ihes egiteko modurik izan ez zutenen-
heriotz saihesgarriaren bidegabekeria salatzeko sortutako herri sentimenduen
soinu-erakusgarri hauek gordetzen duten edertasuna ulertuko.
Baina soinua, diskurtso baten mezulari izan ala ez, beti egongo da zentzuz
beterik, edertasunez gainezka.


SOINU
MAPA egitasmoaren aurkezpena
maiatzaren 25a osteguna, 19:00etan
SOINU MAPA elkarlanera eskainitako egitasmoa da. Fonografia
edo gure inguruko hotsak grabatzeko artea oinarritzat hartuz landa grabaketak
erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatu nahi ditu. Hain zuzen, orain
aurkezten dugun webgune-mapa honetan euskal herrian zehar egindako hainbat
grabaketa kontsultatu eta entzun daitezke, toki bakoitzaren soinu errealitateari
buruz pista gehiago ematen dituztenak.
2001. urtean Luz Maria Sanchez mexikarrak euskal herrian egindako grabaketei
bizi berria emateko egitasmoa da SOINU MAPA . Orduan, mexikoko artista
honek, Artelekun egindako egonaldia aprobetxatuz, euskal herriko geografian
zehar egindako hainbertze landa-grabaketa jaso zituen, Tuterarik Baionara,
eta Bilbaotik Gasteizera.
Grabazio hauek Artelekuko artxibategian izan dira orain arte, norbaitek,
Luz Mariak utzitako dokumentazioan zioen bezala, hartu eta nahi duenerako
erabiltzeko prest.
Bost urte beranduago Audiolab-ek grabaketa guzti hauei behar bezalako
atentzioa eta balioa emateko asmoz SOINU MAPA sortu du.
Edonork parte har dezaken egitasmoa da SOINU MAPA, irekia eta publikoa
baita bere eginkizuna, hortaz norberak egindako grabaketekin parte hartzera
gonbidatzen zaitugu.
SOINU MAPA Audiolab Artelekuk sortutako proiektua da, Luz Maria Sanchez
eta Enrike Hurtadoren (IXI SOFTWARE) laguntzarekin.
Aurkezpen honetan, ZEPPELIN 2006 jaialdiaren ekitaldien barruan Orquesta
del Caos-eko Carlos Gómezek emandako tailerraren emaitza gisara
eta Euskal Herriko soinu mapa honentzako ekarpen moduan, Andoaingo soinu
paisaiaren inguruan egindako lana aurkeztuko da.